XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ke loarazle bat bezala zabaltzen zen gure aldera.
Oin dantzariak ere, musika harekin, amesgaiztoetan bezala izoztuko ziren.
Gauza izugarriagorik!
Izu-izu egina etxeratu nintzen bidaiatik.
Azaroaren erdia arte ez zen ezer ohartaraztekorik gertatu, goiz batez ur gainean itota agertu zen gorpuarena izan ezik.
Hormaratuaren oinetan zaplaka jo (haraino hazia baitzegoen orain ibaia), jiraka ibili, hildakoari beste ukalondoko bat eman,
Gertatua ikusi eta hari edo honi kontatu ziotenek ez zuten arrakasta handirik izan.
Eta gero, batzuk eta besteak, txundituta bezala egoten ziren une batez.
Denbora ere, zubiaren oinetan ibaiko ura bezalaxe zurrunbiloan, bazirudien ez zela mugitzen.
Halako goiz batez, eguntxinta baino lehen esnatu ninduten, eta jendea zubia igarotzen ari zela esan zidaten.
- Nor horrela? - galdetu nien, erdilotan.
- Baltatarrak.
Familia osoa, beren idi beltzarekin.
Gorde gaitzazu, Jainko maitea!
Zubialdera ematen zuen gezileiho batera joan nintzen.
Pentsatzen nuen, bai, giza oinak ere zapalduko zuela egunen batean, baina ez nuen uste hain azkar gertatuko zenik.
Hurrengo udaberria arte ez behintzat, nioen neure artean.